Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Ekainak 26 - uztailak 18

Pirinioek zeresan handia izango dute 2021eko Tourrean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrez gain, erlojuaren aurkako bi jardunaldi izango ditu, baita bi igoera ere Mont Ventouxera.

  • 2021eko Frantziako Tourreko ibilbidearen mapa

    2021eko Frantziako Tourreko ibilbidearen mapa. Argazkia: Frantziako Tourra

2021eko Tourraren ibilbidea zein izango den plazaratu dute lasterketaren antolatzaileek igande honetan, eta Pirinioetan erabaki daitekeela pentsa daiteke, horixe baita lehenetsi duten mendilerroa. Horrez gain, erlojupeko bat ere prestatu dute Parisko azken etaparen bezperan.

Aipatu erlojupeko hori lasterketan egongo den bigarrena izango da, txirrindulariek beste bati egin beharko baitiote aurre bosgarren etapan. Guztira, 52 kilometro korritu beharko dituzte erlojuaren aurka.

Aurtengo Tourrak Tignesen amaituko den etapa gogor bat ere izango du Alpeetan, baita Mont Ventoux mendatea bi aldiz igo beharko duten jardunaldia ere, baina "Proventzako erraldoiak" ez du helmuga bertan izango.

Datorren urteko edizioa ekainaren 26an hasiko da Bresten (hirugarren aldia izango da Tourra bertatik aterako dena, Parisek bakarrik gainditzen duen marka). Ibilbide gorabeheratsua izango du etapa horrek, eta haizeak esku-hartze garrantzitsua izan dezake bertan.

Biharamunean, Bretainiako Harresira egin beharreko igoera bikoitza izango dute zain kirolariek. Hiru etapa bukatuko dira aldapa gora 2021ean, eta horixe izango da lehendabizikoa. Ondoren, esprinterrentzako bi etapa apropos iritsiko dira, baina haizeak aurreikusitako gidoia alda dezake beste behin ere.

Bosgarren jardunaldian, 27 kilometroko erlojupekoaren txanda izango da, mendebalderantz begira jarri aurretik. Jarraian trantsizioko bi etapari emango diote paso, horietako bigarrenak, Vierizon eta Le Creusot artekoak, 248 kilometro izango ditu, azken 20 urteetako ibilbiderik luzeena.

Hurrengo egunean Alpeak iritsiko dira, Tignesen amaituko den etaparen atarikoarenak egingo dituena. 2019an txingor-jasa baten ondorioz igo ezin izan zen estazioa da Tignesekoa, hain zuzen ere.

Tropelak goi-mendia utziko du Rodanoko haranera joateko eta, trantsizioko lehen egun baten ondoren, Pirinioetara bidean, Mont Ventoux mendia aurkituko du bere bidean hamaikagarren etapan. Gailurra bi aldiz igoko da bi isurialdetatik, baina helmuga bere magalean egongo da, Malaucènen.

Esprinterrentzat egokiak izan daitezkeen bi jardunaldik Pirinioetara eramango dute tropela. Pirinioetako lehen jardunaldian, sekula igo gabeko Saint-Louiseko mendate ezagutuko dute txirrindulariek. Hurrengo egunean Andorrara iritsiko da lasterketa, eta bigarren atseden eguna ere bertan izango da.

Erdi mendiko jardunaldi batek Pirinioetako bi etapa nagusiei irekiko dizkie ateak: lehendabizikoan, Peyresourde, Val Louron eta Portet (helmuga) egongo dira txirrindulariei begira; bigarrenean, ostera, Tourmalet igo beharko dute, Luz Ardidenen kokatuta egongo den helmuga bilatu aurretik. Mendate hori ez da 2011tik igo.

Iparralderantz doan trantsiziozko maratoi batek Bordeleko mahastietara eramango du tropela, eta bertan 31 kilometroko bigarren erlojupekoa jokatuko da Parisera heldu bezperan, sailkapen nagusiari forma emango diona.