telebista
Estreinaldia
'Killing Season' pelikula, gaur, 'El Superhit' saioaren baitan
eitb.eus
Erredakzioa
Mark Steven Johnson da pelikularen zuzendaria, eta Robert De Niro eta John Travolta ditu protagonista. 22:30etik aurrera egongo da ikusgai, ETB2n.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Killing Season (Caza humana) filma eskainiko du gaur gauean 'El Superhit' programaren baitan.
Mark Steven Johnson da pelikularen zuzendaria, eta Robert De Niro eta John Travolta ditu protagonista. 22:30etik aurrera egongo da ikusgai, ETB2n.
Estreinaldirik onenak, 'El Superhit' saioan
ETB2k zinema munduko estreinaldirik onenak eskainiko ditu 'El Superhit' saio berrian, astelehenero. Azken urteetan arrakasta handia eta publikoaren babesa jaso duten filmak izango dira ikusgai bertan.
'El Superhit' saioan, besteak beste, hauek eskainiko dituzte datozen asteotan: Interestelar, Mathew McConaughey eta Anne Hathaway protagonista dituen zientzia-fikziozko pelikula; Annie komedia musikala; Chappie, Hugh Jackman eta Sigourney Weaver aktoreen filma; Jupiter ascending, Wachowski ahizpek Bilbon grabatutako lana; eta Sex Tape, Cameron Diaz eta Jason Segen protagonista dituen komedia.