Itxi

telebista

Bilboko Jaiak 2018

Bilboko Aste Nagusiari jarraipen zabala, egunotan, EiTBn

EiTB

Gauero, su artifizialak zuzenean eskainiko dira.

0:18

EiTBk 2018ko Bilboko Aste Nagusiaren jarraipen berezia egingo du abuztuaren 18tik 26ra bitartean.

Urtero legez, zuzenean izan dira ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en, jaiei hasiera eman dien txupinazoa eta Marijaiaren harrera, Bilboko Arriaga Antzokitik. Horrez gain, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioak su artifizialak eskainiko ditu gauero, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere, Aste Nagusiaren hasierako txupinazoa eskaini dute, zuzenean, eta festak dirauen bitartean, jarraipen zabala egingo diote jaiari saio berezi eta albistegietan.

eitb.eus-ek, bere aldetik, Bilboko Aste Nagusiko albisteak, argazkiak, bideoak eta egitaraua kontsultatzeko aukera emango du, webgune berezian.

'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioa, gauero

ETB1ek 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioa eskainiko du gauero, Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok aurkeztuta. Igandean hasi eta Bilboko Aste Nagusian zehar, Bizkaiko hiriburuan izango den giroaren berri emango du saioak, 22:00etatik aurrera.

Gauero, Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXVIII. Lehiaketa Nagusiko erakustaldiak eskainiko ditu saioak zuzenean. Horrez gain, egunean zehar izan diren ekitaldi batzuen inguruko erreportajeak eskainiko ditu, eta gonbidatu bereziak hartuko ditu.

Aste Nagusiaren azken egunean, abuztuaren 26an, gainera, 'Agur Marijaia' ekitaldia eskainiko dute saioaren baitan, zuzenean.