Gizartea -

Abuztuak 18-26

Renfek 500 tren berezi baino gehiago eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusian

Maiztasun handiagoko zerbitzuak gauez eskainiko ditu Renfek. Eskaintza handieneko ordutegia gauero errepikatuko da, 21:00etatik 00:00etara, su artifizialekin bat eginez.

Renfek 500 tren berezi baino gehiago eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusian. Artxiboko argazkia: EFE
Renfek 500 tren berezi baino gehiago eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusian. Artxiboko argazkia: EFE
Renfek 500 tren berezi baino gehiago eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusian. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aste Nagusia dela eta, Renfek ohiko zerbitzua indartuko du eta 505 tren gehiago eskainiko ditu, abuztuaren 18tik abuztuaren 27ra. Hala, ohar baten bidez ohiko zerbitzua indartuko duela jakinarazi du Renfek. Bilboko nukleoa osatzen duten hiru lineetan ibiliko dira: C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Urduña). Zerbitzu hauei, Renfe Feveren Bilbo-Balmaseda arteko tren bereziak gehituko zaizkie.

Maiztasun handiagoko zerbitzu horiek gauez eskainiko ditu Renfek, tren konpainiak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Hala, eskaintza handieneko ordutegia gauero errepikatuko da, 21:00etatik 00:00etara, su artifizialekin bat eginez. Mugikortasun handiko hiru ordu horietan, Hegoaldeko Lineak (Barakaldo-Bilbo) 15 minututik behin igaroko dira. Urduñako linean ere tren zerbitzuak indartuko dituzte.

Gaueko gainerako orduetan, nukleoko trenak 20 eta 30 minututik behin ibiliko dira. Ohikoa den moduan, mugimendu gehieneko egunak abuztuaren 18 eta 25eko gauak izatea aurreikusten da. Egun horietan, tren konpainiak 90 zerbitzu eskainiko ditu gauero, 21:00etatik 09:00ak bitartean.

Bilbo-Balmaseda Aldiria

Bestalde, Renfe Fevek gaueko tren zerbitzuak eskainiko ditu  Aste Nagusian zehar. Zerbitzu berezi horiek Bilbo eta Balmaseda lotzen dituzten ohiko trenek eskaintzen dituzten garraioei gehituko zaizkie. Halaber, gaueko tren batek Bilbotik Karrantzarako ibilbidea burutuko du. Gauzak horrela, Enkarterriko biztanleek garraiobide publikoa izango dute Aste Nagusian zehar antolatuta dagoen jai-egitarauaz gozatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo berriak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Bilbo erdialdeko sarbidea Gaurko azken ordukoa Bilboko Aste Nagusiko egitaraua Renfe