telebista
21:00etan
Los Tenampas y el Mariachirekin hitzordua, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
EiTB
Aurretik, Tolosako 50. Abesbatza Lehiaketaren finala eskainiko da. Batavia Madrigal Singers, Kamer Koris, St. Jacobs Vokalensemble eta Oreya abesbatzen emanaldiak jasoko dira.
Larunbat honetako 'Oholtzan' saioan bi ekitaldi izango dira ikusgai. Gaua 21:00etan hasiko da Tolosako 50. Abesbatza Lehiaketaren finalarekin. Bertara heldu ziren lau abesbatzen emanaldiak ikusteko aukera izango da. Besteak beste, Indonesiako Batavia Madrigal Singers, Letoniako Kamer Koris, Suediako St. Jacobs Vokalensemble eta Ukainako Oreya abesbatzen emanaldiez gozatzeko aukera izango da.
Bestalde, 22:00etan, Los Tenampas y el Mariachi Irunberrin ikusteko aukera izango da. 2009an Patxi Artuch eta bere bi semeen arteko familia-proiektu bat bezala sortu bazen ere, egun 13 kidek osatzen dute taldea. Betidanik Mexikoko kantak gustuko izan dituzte eta beraien emanaldietan musika, dantzak eta zaldiak ere uztartzen dituzte. Irunberrin eskainitako emanaldian, bertako txarangarekin, Ilunberriko Txaranga, batera interpretatutako abesti batzuk entzuteko aukera ere izango da. Halaber, Ilaski Serranok Irunberriko leku esanguratsuenen irudiak erakutsiko ditu, hala nola, XV. mendeko udaletxea, Claustro enparantzan dagoen mosaikoa, frontoian dagoen arkua, Batan estiloko errota bat eta La Foz de Lumbier, Irunberriko irudirik esanguratsuena izango dira ikusgai.
'Oholtzan' saioa larunbatetan izaten da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.