telebista
Kirolak zuzenean
Emakume Master Cupeko jaialdia, zuzenean, gaur, EiTBn
EiTB
Horrez gain, Larrañaga / Otaegi aizkolarien arteko lehia eta Eskuz Binakako Txapelketako Urrutikoetxea-Aretxabaleta / Artola-Mariezkurrena II partida izango ditugu ikusgai.
-
Emakume Master Cupeko jaialdia, zuzenean, igande honetan, EiTBn. (Argazkia: EiTB)
Igande goizez Amezketan jokatuko den Emakume Master Cupeko jaialdiarekin bat eginez hasiko dira kirol emankizunak ETB1en eta eitb.eus-en. Bi partida hauek eskainiko dira zuzenean: Olatz Arrizabalaga / Miren Larrarte eta Patri Espinar / Maite Ruiz de Larramendi. Iñigo Aiestaran, Iera Agirre eta Xabier Andueza izango ditugu berriemaile.
16:00etan herri kirolen tartea zabalduko dute Urrezko Aizkolarien Kopako norgehiagoka eskaintzeko: Larrañaga / Otaegi. Juanan Legorburu izango da estaria Joxe Etxebeste lagun duela.
17:00etan pilota emankizuna izango dugu Bilboko Bizkaia pilotalekutik. Bertan, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko norgehiagoka jokatuko da Urrutikoetxea-Aretxabaleta eta Artola-Mariezkurrena II artean. Beste bi partidekin osatuko da jaialdia: Mendizabal-Ruiz / Etxeberria-Erostarbe eta Dario-Irusta / Ugalde-Martinez. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

