telebista
Kirolak
Frantziako Tourreko 7. etapa eta Nafarroako lau t'erdiko txapelketa, gaur
EITB MEDIA
Mallabiatik zuzenean, Urrutikoetxea vs Laso final laurdenetako norgehiagoka eta Olaizola II-Aretxabaleta vs P. Etxeberria-Martija partida izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
-
Pilota. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
Txirrindularitza eta pilota izango dira protagonista gaurko kirol eskaintzan. Biak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Eguerdian hasita, 13:30ean Frantziako Tourra eskainiko da ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1en (eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da hasieratik). Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute 7. etaparen kontakizuna: Vierzon hasi eta Le Creusot-en bukatu da ibilbidea (248 km).
Gauean, ordea, pilotaren txanda izango da. 22:15ean, Mallabiatik, Nafarroako lau t'erdiko txapelketako final laurdenetako Urrutikoetxea vs Laso partida izango da ikusgai. Ondoren, Olaizola II-Aretxabaleta vs P. Etxeberria-Martija norgehiagoka jokatuko da.