Andrea Garcia

Andrea Garcia

Andrea
Andrea
Lekua:Eibar
Andrea Garcia

"Musika bizitza da, tatuatua daukat" esanez aurkeztu zuen bere burua Eibarko Andrea Garcíak. Eta halaxe erakutsi du 'Bago!az'eko hirugarren edizio honetan.

Hainbat aldiz izan da saioko garaile. Lehendabiziko atalean, adibidez, Iker Villaren laguntzarekin, Beyonceren "Runnin" abestu zuen eta platoa eta epaimahaia poltsikoan sartu zituen.

Ondoren, beste bi aldiz ere eskuratu ditu puntu gehien: bigarren saioan, Britney Spearsen Baby one more time kantarekin, eta seigarren saioan, Maria Redondorekin batera, Demi Lovatoren "Stone Cold" abestu zuenean.