Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Realaren lehen Liga tituluaren 40. urteurrena, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Telmo Esnal zinema zuzendaria eta gidoigilea ere izango dute gonbidatu Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • Juan Antonio Larrañaga Realeko jokalari oiha

    Larrañaga Realeko jokalari ohia izango dute gonbidatu. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur 40 urte betetzen dira Realak bere lehendabiziko liga irabazi zuela eta "Biba Zuek!" saioan garaipen hori gogoratuko dute. Juan Antonio Larrañaga Larra Realeko jokalari ohia platora ekarriko dute. Larrak final horretan jokatu zuen. Bestalde,  Iñaki Elorza Txapas irrati esatari ohiarekin ere mintzatuko dira. Berak zuzenean bizi izan zuen txuri-urdinen ibilbidean hain garrantzitsua izan den egun hura.

Vidal Salcedo medikuak osasun kontuak izango ditu hizpide ohi bezala, eta asteleheneko saioan koloneko minbiziaz arituko da.

Eta bigarren orduko gonbidatua Telmo Esnal zinema zuzendaria eta gidoigilea izango da.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.