Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Super Amara Bera-Berako Ainhoa Etxeberria eta Mirene Moreno, gaur, "Biba Zuek!"en

EITB Media

Bestalde, drag queen mundua ezagutzeko aukera izango dute Albina Stardusten eskutik.

  • Super Amara Bera Bera taldea garaipena ospatzen

    Super Amara Bera Bera taldea garaipena ospatzen. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, drag queen mundua ezagutzeko aukera izango dute "Biba Zuek!" saioan. Gutxi badira ere euskal drag queen-ak, badaude, esaterako, Albina Stardust. Iruñekoa da eta drag mundua arte iraultzailetzat du. Berarekin gizartearen askatzeko beharraz arituko dira eta 17 zentimetroko orrazdun takoien gainean egiten duen bizimoduaz ere bai.

Ondoren, Super Amara Bera-Bera eskubaloi taldeko bi jokalari etorriko dira: Ainhoa Etxeberria eta Mirene Moreno. Bera-Bera taldea oso momentu ona bizitzen ari da; izan ere, Guerreras Iberdrola liga zazpigarren aldiz irabazi berri dute.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik 20:00etara ETB1en eta eitb.eus-en.