Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Scott Quigg-Simion, luma pisuko kanporaketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Gainera, Lucas Matthysse eta Emmanuel Taylor boxeolarien arteko welter pisuko neurketa izango da ikusgai.

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Scott Quigg eta Viorel Simion boxeolarien arteko munduko txapelketa jokatzeko kanporaketa eskainiko du, luma pisukoa. Quigg britainiarra zazpi aldiz izan da munduko txapeldun, eta zenbaki hauek ditu: 32 irabazi, bat galdu eta bi berdindu. Simion errumaniarrak, berriz, 21 irabazi ditu eta bat galdu. Orain urtebete, Andoni Gago menperatu zuen.

Emanaldia osatzeko, Lucas Matthysse eta Emmanuel Taylor boxeolarien arteko welter pisuko neurketa izango da ikusgai. Argentinarra, munduko tituluaren jabe izandakoa, boxeolari gogorra eta jotzailea da. Taylor estatubatuarrak hogei borrokaldi irabazi ditu eta lau galdu.

Batean eta bestean, Ibon Larrinaga boxeolaria arituko da esatari lanetan.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:15ean, ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Telebista