boxeo izarrak
00:00etan
Naseem Hamed, boxeolaririk ikusgarriena, gaurko "Boxeo Izarrak" saioan
EiTB
Boxeolari britainiarrak Daniel Alicea, Manuel Madina eta Remigio Molinren aurka egindako borrokaldiak izango dira ikusgai.
-
Naseem Hamed boxeolaria. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.
Naseem Hamed boxeolari britainiarraren inguruko beste saio batekin gozatu ahal izango dute boxeozaleek ostiral honetako "Boxeo Izarrak" saioan. Lehen borrokaldia, Daniel Alicearen aurka egindakoa izango da. Boxeolari jotzailea, 15 borrokalditatik 13 k.o bidez irabaziak zituen eta Hamedek probatu zuen bere ukabilen indarra.
Bigarren neurketa, Manuel Madinaren aurkakoa izango da. Mexikar hau sei aldiz munduko txapeldun izan zen eta edozein menderatzeko gai zen.
Emanaldi honetako azken norgehiagoka Remigio Molinaren aurkakoa izango da. Argentinar honek egindako 27 borrokaldiak irabazi zituen.
"Boxeo Izarrak" ostiral honetan izango da ikusgai 00:00etatik aurrera ETB1en.

