Itxi

boxeo izarrak

Gaur, 23:30ean

Wladimir Klitschkoren azken bi neurketak, gaur gauean, "Boxeo Izarrak" saioan

EiTB

Lehenengo borrokaldia Tyson Furyren aurka Düsseldorfen egindakoa izango da, eta bigarrena, Anthony Joshuaren kontra Wembley estadioan jokatutakoa.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan, Wladimir Klitschko boxeolariaren bi neurketa izango dira ikusgai.

Boxeolari ukrainarrak gaur egungo txapeldunen aurka neurtu zituen indarrak eta bera baino askoz gazteagoak ziren mutilak menderatzen saiatu zen. Emanaldia osatuko duten bi borrokaldietatik lehena Tyson Furyren aurka Düsseldorfen egindakoa izango da, eta bigarrena, Anthony Joshuaren kontra Wembley estadioan egin zuena. Futbol zelai batean aritu ziren bietan. Ukrainarrak 41 urterekin hartu zuen erretiroa, 25 aldiz munduko tituluaren jabe izan ondoren.

Ez galdu "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean, 23:30etik aurrera, ETB1en.