Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arkume izterrak villeroy erara perretxiko betearekin
Arkume izterrak villeroy erara perretxiko betearekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Arkume saihetsak
  • Gatza
  • Baratxuri ale bat
  • Esnea, 500 g
  • Irina, 45 g
  • Gurina, 45 g
  • Irina, arrautza eta ogi birrindua
  • Perretxiko beteak:
  • Perretxiko handiak, 2
  • Urdaiazpiko xarrak, 4
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexila txikitua
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Arkume giltzurrunak
  • Gazta saltsa:
  • Hirugihar xerrak, 4
  • Oliba olioa
  • Gazta desberdinak, 150 g
  • Esne-gaina, 250 g
  • Gatza
Prestaketa

Arkume izterra villeroy erara:

Arkume saihetsak banandu, gazitu eta zartaginean gorritu. Bestalde, bexamela egingo dugu eta bukatzerakoan, arkume saihetsak bexamelarekin estali egingo ditugu. Hoztean, irina, arrautza eta ogi birrindutik pasa eta olio berotan frijitu.

 

Perretxiko beteak:

Perretxikoari xerra bat kendu, zulotxo bat egin haragia kenduz, eta zartaginetik pasako dugu hau gorritzeko. Perretxiko puntak txikitu eta zartagin batean, baratxuri txikituarekin, bertan gorritu olio pixka batekin. Urdaiazpiko eta giltzurrun txikituak bota, erregosi eta perrexilarekin bukatu. Perretxikoa bete.

 

Gazta saltsa:

Zartagin batean hirugihar xerrak zatitxotan txikituta erregosi olio pixka batekin, eta esne-gaina bota. Irakitean, gaztak gehitu.

 

BUKAERA:

Plater batean arkume saihetsak bata bestearen ondoan jarri. Ondoan, perretxiko betea eta gazta saltsarekin bukatu.