Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Sukaldaritza

Kako jatetxeko Mamen Ollokiegi, 'Txoriene' saioan

Sukaldari berri baten bisita jaso du 'Txoriene'k. Oraingoan, Astigarragako Kako jatetxeko Mamen Ollokiegi gerturatu da ETB-1eko saiora Xuban Intxaustirekin batera sukaldatzera.

  • Mamen Ollokiegi, Kako jatetxekoa | Txoriene

    Mamen Ollokiegi, Kako jatetxekoa | Txoriene

Astigarragako Kako jatetxea familia giroko jatetxea da. Mamen Ollokiegi eta bere hiru neba-arrebak betidanik ezagutu dute jatetxeko martxa. Gazte zirela hil zitzaien aita eta Angela amaren eta osaba Joseren laguntzari esker lortu dute aurrera ateratzea. Mamenek ikaragarri estimatzen die biei egin duten lan guztia.

Aste honetako sukaldari gonbidatuak ez du beti sukaldaritza arloan lan egin. Hasierako urteetan, estetika munduan aritu zen eta aldi berean Kakoko sukaldean. Gerora azken hori hautatu zuen eta gaur egun harro sentitzen da aukeraketa hori egin izanaz. Dionez, "behin ere ez da damutu hartutako erabakiaz".

Kako jatetxeak 1968 urtean ireki zituen ateak eta ordutik kalitatea izan da bere sukaldearen ardatz nagusia. Garain garaiko produktuak eta bertako produktuak erabiltzen dituzte Kakoko sukaldean Mamen eta bere taldeak. Euskal sukaldaritza tradizionala egiten dute eta plater bakoitza mimoz zaintzen dute. Mamenek dioenez "jatetxeko jangela betetzen denean eta bezeroak gustura, poza aurpegian eta eskerrak emanez irteten direnean, niretzat egun zoriontsua da, inguruan dena harmonian dagoelako".

'Txoriene' gastrotalkean bere jatetxeko hainbat plater prestatuko ditu Mamenek Xuban Intxaustirekin batera. Astelehenean txipiroiak bere tintan eta sagar-gozokia prestatuko ditu. Asteartean, onddo nahaskia eta Tolosako babarrunak egingo ditu eta asteazkenan, berriz, sagar-budina eta piperrak txipiroiz beteta. Ostegunean, txitxirioak onddoekin eta txipiroi entsalada epela prestatuko ditu eta azkenik, ostiralean, kardua onddoekin eta arrautza galdarraztatuarekin eta ahuntz-gazta entsalada sukaldatuko ditu.