Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Oihana Kortazar mendi korrikalaria, gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Bestalde, Julia Iantziarekin eseriko dira Andoni Agirregomezkorta, Alaitz Artola, Gorka Sarriegi eta Agustí Serres, besteak beste.

  • Ohiana Kortazar korrikalaria

    Ohiana Kortazar korrikalaria

Gaur, Julian Iantzik gidatzen duen "Udak Dakarrena" saioa Donostiatik egingo dute. Saioko setean hartuko dituzte Andoni Agirregomezkorta aktorea Alaitz Artola abeslaria eta Gorka Sarriegi, Sorotan Beleko abeslaria. Gainera, Anetoko igoerako errekorra egin berri duen Oihana Kortazar mendi korrikalariarekin solastatuko dira.

Bukatzeko, I Love Paella cateringeko Agustí Serres sukaldaria eta Santa Clara arropa markako Andrea ere elkarrizketatuko dituzte.  

"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:30-22:30 bitartean.