Bitxikeriak -

Erronka birala

Zapatila arrosa eta txuria ala grisa eta turkesa?, eztabaida hasi da

Inkesta asko egin dituzte sare sozialetan, eta bi erantzunen aldekoak daude, baina arrosa eta zuriarenak gailendu dira.

Sare sozialetan zabaldutako zapatila. Irudia: Twitter
Sare sozialetan zabaldutako zapatila. Irudia: Twitter

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela urte batzuk soineko beltz eta urdinaren (edo zuri eta urre kolorekoaren, begiratzen duenaren arabera) eztabaidak Interneteko erabiltzaileak banandu bazituen, berriro dugu hemen fenomenoa, baina oraingo honetan, galdera hau da: Zapatila grisa eta turkesa da ala arrosa eta zuria? Zein koloretakoa ikusten duzu zuk?

Guztia Twiterreko erabiltzaile batek desadostasunaren argazkia partekatu zuenean hasi zen. Askok turkesa kolorekoa ikusi dute, kordoi grisekin; beste askok, aldiz, arrosa, kolore zuriko kordoiekin.

Erredakzioan bertan ezin izan dugu ados jarri zapatila zein koloretakoa den esateko unean, beraz, ez da harritzekoa egun gutxitan 1.200 iruzkin eta 45.000 birtxio jaso izana efektu optiko honek. Inkesta asko egin dituzte sare sozialetan, eta bi erantzunen aldekoak daude, baina arrosa eta zuriarenak gailendu dira.

Pertsona ospetsu batzuek ere besteek zapatila zein koloretakoa ikusten duten intriga izan dute, horietako bat Jorge Javier Vazquez telebistako aurkezlea izan da, Twitterreko kontuan argazkia jarri baitu:

Telebista-aurkezleak egin duen inkestaren arabera, gris eta zuriaren aldeko gehiago daude, eta, zuzen dabiltza, benetako zapatila arrosa eta zuri kolorekoa delako, markaren katalogoan ikus daitekeen moduan.

Hala eta guztiz ere, ez da bitxia ezberdin ikusten duten pertsonak egotea, horien pertzepzioa ezberdina izan baitaiteke jasotako argiaren arabera, baita irudia ikusten den gailuaren arabera ere. Dirudienez, kameraren flashak botatzen duen argi kopuruak, iluntasunean argia emateaz arduratzen denak, benetako koloreak ezberdin ikustea egiten digu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste arraroak Twitterreko albisteak Sare sozialak albisteak Albisteak