Fagor -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Aburto: 'Mondragonek estrategia berri beti heldu behar dio'

Enplegu sailburuaren hitzetan, eredu kooperatibistari jarraipena eman zaio, baina Mondragon Taldeak "ibilbide berri bati" heldu behar dio aurrera egin ahal izateko.

Fagor Brandt
Fagor Brandt
Fagor Brandt

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Taldeak "estrategia eta ibilbide berri bati" heldu behar diola adierazi du gaur Juan Maria Aburto Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak, betiere eredu kooperatibistan aldaketarik egiten ez badu.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Aburtok adierazi duenez, "seguruenik" hartutako erabakietan "akatsak" egon dira eta Taldeak une zailak bizi ditu, Fagor Etxetresnak kooperatibaren krisiaren ondorioz.

"Gatazka hauetan askotan gertatzen denez, azkenean kostu pertsonalak izaten dira. Agian estrategia eta ibilbide bati heldu behar dio Mondragon Taldeak, eta, horretarako, pertsona berriak beharko dira", esan du.

Aburtoren iritziz, estrategia berri horrek ez du zertan Taldearen eredua aldatu. Aldaketa horiei esker, baina, Mondragon Taldeak "erreferente" izaten jarraituko du Estatuan eta munduan, sailburuaren ustez.

"Doikuntza batzuk egin behar dira, eta ziur nago egingo dituztela. Definitzear dagoen estrategia horri esker, Mondragonek gure ekonomiaren erreferente izaten jarraituko du; ziur nago", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak Mondragon korporazioa bideoak Ekonomia berriak EAJ Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Enpresak