Krisi Ekonomikoa -

EBZren estres probak

Espainiako Bankuak erreformak txalotu ditu testaren emaitza jakitean

Bestalde, Mariano Rajoyk azpimarratu duenez, EBZk egindako kaudimen testak erakutsi du Espainiako bankuen egoera "bikaina” dela.

Erredak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Bankuak adierazi du finantza sektorean egindako erreformak “emaitza positiboak” eman dituela, Europako Banku Zentralak (EBZ) jakinarazitako probak Espainiar Estatuko banku guztiek gainditu dituztela ikusita.

“Azken urteetako osasun, erreforma eta berregituratze prozesuak ere baieztatu du entitate espainiarrek balantze osasuntsuekin eta kaudimen egoera egoki batean aurre egingo diotela etorkizunari”, esan du Espainiako Bankuak ohar baten bidez. Gaineratu duenez, sektoreak erronka handiak baditu ere, baldintza onetan aurrera egiteko egoeran dago.

“Espainiako banku bat ere ez dago defizit egoeran eta, orokorrean, testean ezarritako mugekiko tartea erosoa da”, zehaztu duenaren arabera.

Bankuen egoera, “bikaina”

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, EBZak egindako kaudimen probek erakutsi dute Espainiako bankuen egoera “bikaina” dela.

Murtzian egindako PPk egindako Udalarteko Biltzarraren itxiera ekitaldian, Rajoyk esan du Espainiako finatza sistemaren egoera ona ezinbestekoa dela ekonomia espainiarraren susperraldian sakontzeko.

Rajoyren esanetan, testak erakutsi du Espainiako finantza sistema “bikaina” dela. “Harro sentitzeko moduko gauza da”, gaineratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Rajoy albisteak