Ekonomia -

Kutxazainetan dirua ateratzea

Espainiako Bankua: 'Komisio bakarra soilik kobratu daiteke'

Bere kutxazainetan dirua ateratzeagatik bezero ez direnei bi euroko komisioa aplikatzea erabaki zuen Caixabankek duela sei hilabete.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxazainetatik dirua ateratzen den bakoitzean komisio bakarra soilik kobratzen dela bermatzeko “beharrezko neurriak hartzea” eskatu die gaur Espainiako Bankuak bankuei. Komisioa txartelaren entitate jabeak edo kutxazainaren jabeak kobratu beharko du, baina ez biek.

Bere kutxazainetan dirua ateratzeagatik bezero ez direnei bi euroko komisioa aplikatzea erabaki zuen Caixabankek duela sei hilabete. Besteak beste, BBVAk eta Santanderrek operazio berdina martxan jarri dezakete uda ondoren.

Ondorioz, zerbitzu horren truke komisio bakarra soilik kobratu dezake txartelaren jaulkitzaileak edo kutxazainaren entitate jabeak.

Ordainketa zerbitzu bakarra

“Kutxazain automatiko batetik eskudirua ateratzea ordainketa zerbitzu bakarra da, txartela jaulki duen entitatearen kutxazain batean atera edo beste entitate batekoan atera”, Espainiako Bankuak azaldu duenez.

Irizpide hori azaltzeko Espainiako Bankuak Espainiako Bankuen Elkarteari (AEB), Espainiako Aurrezki-kutxen Konfederakundeari (CECA), Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalari (UNACC), Finantza Kreditu Entitateen Elkarte Nazionalari (ASNEF) eta Ordainketa Entitateen Espainiako Elkarteari (ANAED) bi idatzi bidaliko dizkie.

Operazio bakoitzean komisio bakarra kobratzen dela bermatzeko beharrezko neurriak hartzea eskatuko die Espainiako Bankuak finantza entitateei agiri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea