Ekonomia -

Euskal Enplegu zerbitzua

UGTk, CCOOk eta LABek Lanbideko langileei buruzko akordioa sinatu dute

Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioarekin, Lanbidek 918 langile izango ditu. ELAk oraingoz ez du bat egin itunarekin.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGT, CCOO eta LAB sindikatuek akordioa sinatu dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 918 langile izateko. ELAk, oraingoz, ez du itunarekin bat egin.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren mende dagoen erakundeko langileen baldintzak ere adostu dituzte.

Hala, Lanbideko langileek egungo soldatari eutsiko diote, eta "enplegu publikoa egonkortzeko formulak" ere ezarri dituzte.

Gaurko sinadurarekin hiru urtetan Jaurlaritzak eta langileen ordezkariek izan duten gatazka amaituko da. Izan ere, Enplegu Politika Aktiboen eskumena transferitu zenetik daude gatazkan, eta badirudi hau izango dela azken pausoa.

2010ean jarri zen abian prozesua, Espainiako Gobernuak EAEri eman zizkionean ordura arte Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan ziharduten langileak eta baliabide materialak, Lanbideren esku geratu zirenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langile Abertzaleen Batzordeak Lanbide albisteak