Ekonomia -

Auzitegi Nazionala

ANk ofizialki jakinarazi dio Volkswageni inputatuta dagoela

Bestalde, Energiaren eta Klimaren aldeko Ekintza komisarioak 10 eguneko epea eman dio CO2 isurketen irregulartasunak argi ditzan.

Nafarroako VOlkswagen. Argazkia: EiTB
Nafarroako VOlkswagen.
Nafarroako VOlkswagen. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak ofizialki jakinarazi dio Volkswageni diesel motorrak trukatzeagatik inputatu egin duela.

Gaurko izapidea beteta, konpainia alemaniarra formalki dago inputatuta auzian.

Ramon Paredes Volkswagenen ordezkariak inputazioaren jakinarazpena jaso ondoren adierazi duenez, konpainiak "beti bezala, agintariekin elkarlanean aritzeko prestutasuna" du.

Gainera, Paredesek azpimarratu du ikerketa abian dela eta ezin duela daturik eman. Hala ere, konpainiaren "lehentasuna bezeroak" direla argitu nahi izan du.

EBk 10 egun eman dizkio

Bestalde, Miguel Arias Cañete Energiaren eta Klimaren aldeko Ekintza komisarioak 10 eguneko epea eman dio CO2 isurketen irregulartasunak argi ditzan, kaltetutako modeloak zeintzuk diren jakite aldera.

Matthias Muller Volkswagenen zuzendaritza batzordeko presidenteari igorritako gutun batean, 10 eguneko epemuga jarri dio, prozedura bizkortzeko.

Izan ere, irregulartasunak 800.000 ibilgailutan daudela aitortu arren, konpainiak ez du zehaztu zeintzuk diren modeloak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Batasun europarra Iruzurrak berriak Epaiketak argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen EAEko kutsadura gaur Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan