Ekonomia -

2015eko azken hiruhilekoa

Etxebizitzak % 0,6 garestitu dira EAEn eta Nafarroan

Etxebizitzaren prezioak % 1,7 gora egin zuen EAEn, 2015ean. Bestalde, urteko laugarren hiruhilekoan, % 4,2 gora egin zuen etxeen salneurriak Espainian.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen prezioak % 0,6 egin zuen gora Euskadin eta Nafarroan, 2015eko azken hiruhilekoan. 2015ean, etxebizitzak % 1,7 garestitu ziren EAEn. Estatuko igoerarik handienak Valentzian (% 3) eta Euskadin (% 1,7) gertatu dira.

Hala ere, Estatuko erkidego gehienetan etxebizitzen salneurriak behera egin zuen 2015eko azken hiruhilekoan. Asturiasen beherakadarik handiena (% 2,5) eman zen.

Euskadi, Nafarroa eta Errioxa, ostera, gorakada handienak izan zituzten erkidegoak izan ziren.

2015eko laugarren hiruhilekoan, % 4,2 gora egin zuen etxebizitzen salneurriak Espainian. Hala, etxebizitzak zazpi hiruhileko jarraian garestitu dira, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) gaur argitaratutako datuen arabera.

EINren arabera, etxebizitzen prezioak batez beste % 3,1 gora egin zuen 2015ean, 2007tik igoerarik handiena.

Etxebizitza berrien kasuan, salneurriak % 5,8 egin zuen gora, 2008ko lehen hiruhilekotik gorakadarik handiena; bigarren eskuko etxeak, aldiz, % 4 garestitu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba EAE Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Valentziako Erkidegoa Etxebizitza gaur