Ekonomia -

Ustezko iruzurra

Google konpainiaren egoitza eta campusa miatu dituzte Madrilen

Google Espainian aurrera eramaten ari den jardueraren zati bat aitortzen ari ez dela uste du Ogasunak.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google konpainiak Madrilgo Picasso dorrean duen egoitza eta hiriburuko erdialdean dagoen campusa miatu dituzte Segurtasun Indarrek, iruzurra egin dutelakoan, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez. Ustezko iruzurra eta zerga-ihesa ikertzen ari dira, BEZren ordainketarekin lotuta.

Google Espainian aurrera eramaten ari den jardueraren zati bat aitortzen ari ez dela uste du Ogasunak.

Multinazionalaren Parisko bulegoak duela hilabete miatu zituzten Frantziako arduradunek, arrazoi berdinengatik, zerga-ihesaren salaketa jaso ondoren.

Espainiako zerga araudia betetzen ari dela ziurtatu du gaur Google konpainiak, “herrialde guztietan” bezalaxe. Ikerketan laguntzen ari dela erantsi du konpainiak.

Zerga kontrolerako 2016ko plana iragana otsailean onartu zuten. Nazioarteko plangintza fiskalean eta posta elektronikoan zergapekoak kontrolatzeko baliabide gehiago ditu Zerga Administrazioko Estatu Agentziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea Madril gaur