Ekonomia -

Euskal plataforma

Forentseek bertan behera utzi dute greba, sei hilabeteren ostean

Lan-gatazka ez dago oraindik konponduta; hori dela eta, aldarrikapenei eutsiko diete. Bihar izango da azken greba-eguna.

Auzitegiko medikuek Bilbon egindako protestetako bat. Argazkia: EiTB
Auzitegiko medikuek Bilbon egindako protestetako bat. Argazkia: EiTB
Auzitegiko medikuek Bilbon egindako protestetako bat. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Plataformako kide diren auzitegiko medikuek greba mugagabea bertan behera uztea erabaki dute, sei hilabeteren ostean, baina euren aldarrikapenei eutsiko diete, lan-gatazka ez baitago konponduta.

Osakidetzako langileen lan-baldintzak izatea, etengabeko formakuntza eta guardien arteko atsedenaldi arautua dira euren eskariak.

Nahiz eta helburuak lortu ez dituzten, greba hasi zutenetik urte erdi igaro denean, bertan behera uztea erabaki dute. Bihar, ostirala, izango da azken greba-eguna, eta, hori dela eta, elkarretaratzea egingo dute Pedro Ibarretxe kalean, Albia Lorategiaren ondoan, Bilbon.

Haiekin batera, euren aldarrikapenekin Legebiltzarrean bat egin zuten hiru alderdi politikoen ordezkariak izango dira; Julen Arzuaga (EH-Bildu), Miren Gallastegui (PSE-EE) eta Nerea Llanos (PP). Halaber, Juan Luis Uria (Podemos Euskadi) ere bertaratuko da.

Jaurlaritzak Legebiltzarraren agindua betetzea eta aldarrikapenak onartzea da orain auzitegiko medikuen helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Grebak gaur Ekonomia berriak