Ekonomia -

2017ko udan

Sidenorrek 35 milioi inbertitu eta 30 lanpostu sortuko ditu Basaurin

2017an zehar egingo du inbertsioa, eta merkatu berria irekitzea da asmoa.

Sidenorrek 35 miloi inbertituko ditu Basaurin

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sidenor enpresak 35 milioi euro inbertituko ditu Basauriko (Bizkaia) lantegian, eta 25-30 lanpostu inguru sortuko ditu. Zehazki, altzairu-fabrikan, ijezketa-trenean eta totxoak berotzeko labean egingo dute inbertsioa, Jose Antonio Jainaga Sidenorreko kontseilari delegatuak azaldu duenez.

Basauriko fabrikan izan da astelehen honetan Jainaga, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin, Imanol Padrales Garpen Ekonomikoko diputatuarekin eta Andoni Busquet Basauriko alkatearekin.

2017an zehar egingo du Sidenorrek inbertsioa, eta merkatu berria irekitzea da asmoa, Jainagaren hitzetan. Lermak murrizteaz gain, produktuaren kalitatea eta produktibitatea hobetzea da xedea, ''enpresaren etorkizunarentzat ezinbestekoa dena'', Sidenorreko buruaren arabera.

Instalazio berriak 2017ko udan jarriko dituzte martxan, abuztuan jarduera murriztu egiten dela aprobetxatuta. Jainagak azaldu duenez, ekipo berriak lanean hasten direnean 25-30 lanpostu berri sortuko dira. Litekeena da 2017ko hirugarren hiruhilekoa eta 2018ko uda bitartean izatea hori.

Tarifa elektrikoa

Bisita horretan, Unai Rementeria ahaldun nagusiak esan du siderurgiaren industriak etorkizuna duela Bizkaian, eta horren adibidea dela Siderrorek egingo duen inbertsioa.

Rementeriak azpimarratu duenez, lurraldean egon badira sektore honetan ''trakzio'' diren enpresak. Horri lotuta, deia egin die Bizkaiko industria sektore enpresei altzairua erosteko orduan euskal siderurgiarengana jo dezaten eta, ''ahal den neurrian'' Sidenorrek berak ere inguruko enpresengana jo dezan 35 milioiko inbertsio hori gauzatzeko.

Azkenik, Espainiako Gobernuari eskatu dio argindarraren tarifa murriztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Azken ordukoa Bizkaia Lana albisteak Ekonomia 2024 Gaurko azken orduko albistea