Ekonomia -

Protesta Gasteizen

Michelin eta Ferroser enpresetako beharginek lan istripua salatu dute

24 orduko lanuztea deitu dute. Azpikontratatutako enpresan jarraipen zabala izaten ari da; ez, ordea, multinazionalean.

Langileek elkarretaratzea egin dute lantegi atarian. EiTB
Protesta Michelinen. EiTB
Michelin eta Ferroser-eko batzordeek segurtasun eza salatu dute

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelin eta Ferroser enpresetako beharginak protestan ari dira ostegunean lankide bat hil zela salatzeko. 24 orduko lanuztea deitu dute, eta Gasteizko enpresa atarian elkarretaratzea egiten ari dira 08:00etatik.

J.R.V., 40 urteko gasteiztarra, lan istripuan hil zen atzo, pisu handiko pieza bat gainera jausita. Hildakoak Michelinentzat egiten zuen behar, Ferroserrek azpikontratatuta.

Lan istripua salatzeko, Michelinen eta Ferroser (Ferrovial taldekoa) enpresetako batzordeek 24 orduko lanuztea deitu zuten atzo. 06:00etan hasi da, eta sindikatuek jakinarazi dutenez, jarraipen zabala izaten ari da azpikontratatutako enpresan; ez, ordea, Michelinen.

Horrez gain, 250 langilek elkarretaratzea egin dute lantegiaren atarian. 13:00etan Gasteizko erdigunean dagoen Posta plazan bilduko dira.

Protestan agiria irakurri dute Ferroser enpresa batzordeko ordezkariek. Nabarmendu dutenez, langileak "haserre" daude, lan-karga handia dela eta, hildako behargina eta haren lankidea berez eurena ez zen lan bat egiten ipini zituztelako, "zegokien formazioa jaso gabe". Beharginaren senitarteko eta lagunei  doluminak helarazi dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Arabako berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Multinazionalak berriak Lana Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea