Ekonomia -

Langileen eguna

Susperraldi ekonomikoa enplegura heltzea eskatuko dute UGT eta CCOOek

'Bidezko soldatak, enplegu egonkorra, pentsio duinak eta babes sozial gehiago' eskatuko dute sindikatu biek maiatzaren batean.

UGT eta CCOO sindikatuen 2016ko maiatzaren 1eko manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
UGT eta CCOO sindikatuen 2016ko maiatzaren 1eko manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
UGT eta CCOO sindikatuen 2016ko maiatzaren 1eko manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Behin eta berriz" aipatzen den susperraldi ekonomikoa soldaten igoeren bitartez "behingoz langileengana iristea" aldarrikatuko Maiatzaren Lehenean Euskadiko UGT eta CCOO sindikatuek.

Bi sindikatu horietako Euskadiko idazkari nagusiak Raul Arza eta Unai Sordo, hurrenez hurren, prentsaurrekoa eman dute gaur Bilbon datorren Maiatzaren Lehenari begira "Aitzakiarik ez, kalera" lelopean egingo dituzten ekitaldiak eta zabalduko dituzten mezuak jakitera emateko.

UGT eta CCOOek manifestazio bateratuak egingo dituzte hego Euskal Herriko hiriburuetan: Bilbon, 11:30ean; eta Gasteiz, Donostia eta Iruñean, eguerdian.

'Bidezko soldatak, enplegu egonkorra, pentsio duinak eta babes sozial gehiago' eskatuko dute sindikatu biek maiatzaren batean.

Arzak nabarmendu duenez, UGT eta CCOOek "behin eta berriz aipatzen den susperraldi ekonomikoa langileengana heltzea" defendatuko dute; izan ere, euren aburuz, "galdutako lan eskubideak berreskuratzeko garaia iritsi da", baita soldatetan "igoera handia" egoteko ere.

Adierazi duenez, soldaten igoera gutxienez % 1,8 eta % 3 bitartekoa izan behar da, negoziazio kolektiboan akordioak izateko aukerak egon daitezen".

Gogorarazi duenez, 330.000 langileren lan hitzarmenak amaituta edo negoziatzeke daude, eta, horregatik, “premiazkoa” da negoziazio kolektiboari berriz heltzea. Horren ildotik, “sindikatuen arteko zatiketan ez ezkutatzea” eskatu dio patronalari.

Bestalde, Unai Sordok nabarmendu du ez dagoela “aitzakiarik” politikae ekonomikoak eta sozialak ez aldatzeko, murrizketak eta desberdintasunak “zuzentzea” helburu.

Horren esanetan, garrantzitsua da Maiatzaren Lehenean mobilizatzea, “krisian min handia” egin duten politiken norabidea aldatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langileen nazioarteko eguna albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Sindikatuen albistea Langile Komisioak azken ordukoa UGT albisteak