Ekonomia -

Nafarroako Gobernua

Nafarroako foru funtzionarioen soldata igoera abuztuan iritsiko da

Atzeraeragina izango du, urtarrilaren 1era hain zuzen ere, Maria Jose Beaumont Funtzio Publikoko kontseilariak iragarri duenez.

Maria Jose Beaumont Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria. Argazkia: EiTB
Maria Jose Beaumont Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria. Argazkia: EiTB
Maria Jose Beaumont Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jose Beaumont Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak iragarri du abuztuaren 1ean jarriko dela indarrean Nafarroako Gobernuko funtzionarioen soldataren % 1eko igoera, eta atzeraeragina izango duela urtarrilaren 1eko datarekin.

Uztailaren 5ean sartuko omen dute indarrean gobernu akordioa aipatu portzentajea igotzeko, Beaumontek Nafarroako Parlamentuan jakinarazi duenez.

Kontseilariak esan du "hainbat" pauso eman behar dituztela soldatak eguneratu aurretik; besteak beste, atxikipenak kalkulatu.

Horiek egin bitartean, igoera Funtzio Publikoko Mahai Orokorrera eramango dute sindikatuekin negoziatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Funtzionarioak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentua Lansariak