Ekonomia -

Auzitegi Nazionala

Epaileak 11 pertsona auzipetu ditu SGAE auziaren baitan

'Teddy' Bautista erakunde horretako presidente ohia auzipetuen artean dago. SGAEren dirua desbideratzea leporatzen die epaileak.

Eduardo 'Teddy' Bautista SGAEren presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Eduardo 'Teddy' Bautista SGAEren presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Eduardo 'Teddy' Bautista SGAEren presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak 11 pertsona auzipetu ditu SGAE auziaren pieza nagusiaren baitan. Eduardo 'Teddy' Bautista Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko presidente ohia eta Jose Luis Rodriguez Neri SDAEren (SGAEren filial digitala) zuzendari izandakoa tartean daude.

Epaileak prozedura laburtzeko auto batean azaltzen duenez, legez kanpoko elkarte bateko edo erakunde kriminaleko kide izatea, dokumentuak faltsutzea, administrazio desleiala eta bidegabeko jabetzea leporatzen die guztiei.

Epailearen arabera, "amarru sofistikatu bat antolatu zuten SGAEren dirua kantitate handian Rodriguez Nerik zuzentzen zuen elkartearen bidez bideratzeko". Dozenaka milioi euro bideratu zituzten, Microgenesis SA enpresa teknologikoa erabilita eta autoreen elkarteari “etengabeko kalteak eta galerak eraginda”.

Fiskaltzak eta akusazioak 10 eguneko epea dute ahozko epaiketa edo auzia artxibatzea idatziz eskatzeko.

Bautista eta Rodriguez Neriz gain, hauek dira auzipetuak: Enrique Loras, Ricardo Azcoaga, Rafael Ramos Diaz, Maria Antonia Garcia Pombo, Eva Garcia Pombo, Elena Vazquez Serrano, Celedonio Martin Mateos, Juana Cristina Rodriguez Neri eta Leticia Rodriguez.

Horrez gain, 14 merkataritza-sozietate epaitzea proposatu du epaileak, besteak beste, arestian aipatutako Microgenesis SA enpresa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Ustelkeria politikoa gaur Gaurko azken orduko albistea