Ekonomia -

Hirugarren hiruhileko datuak

4.000 langabe gehiago izan dira Euskadin eta langabezia tasa %11,56koa da

Nafarroan, berriz, okupatuen tasa %0,25 (279.000 lagun) jaitsi da hirugarren hiruhilekoan, eta 32.800 langabe izan dira.

Ilarak enplegu bulego batean. EITBren artxiboko argazkia.
Ilarak enplegu bulego batean. EITBren artxiboko argazkia.

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko langabezia tasa %11,56ra (118.300 langabe) igo da, 4.000 langabe gehiago izan baitira hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino % 3,52 gehiago.

Bestalde, 1.800 okupatu gehiago izan dira Euskadin, eta okupazio tasa %56,34koa izan da, Estatistika Institutu Nazionalak ostegun honetan jakitera eman dituen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.

Hori horrela, langabeziak gora egin duen hiru erkidegoen artean dago Euskadi.

Nafarroako datuak

Nafarroan, berriz, okupatuen tasa %0,25 (279.000 lagun) jaitsi da hirugarren hiruhilekoan, eta 32.800 langabe izan dira.

Espainia mailan, 235.900 okupatu gehiago izan dira aipatutako epean eta, guztira, 19.049.200 izan dira okupatuak. 2009. urteko hirugarren hiruhilekotik ez zen muga hori gainditzen. Langabezia tasari dagokionez, 3.731.700ra (182.600 gutxiago) jaitsi da, eta tasa % 16,38koa izan da. 2008tik ezagutzen ez ziren datuak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian 2024 Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea