Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

73 lanposturen espezialitateak eta hizkuntza eskakizunak onartu dituzte Nafarroan

2015eko martxoko lan eskaintza publikoaren lanpostuak dira. Beranduen 2018ko apirilean deitu eta probak 2019ko ekainean egingo dituzte.

Maria Solana, Nafarroako Hezkuntza kontseilaria
Maria Solana, Nafarroako Hezkuntza kontseilaria
Maria Solana, Nafarroako Hezkuntza kontseilaria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren udaberrian deituko duten lan eskaintza publikoan, 73 lanposturen espezialitateak eta hizkuntza eskakizunak onartu ditu gaur Nafarroako Gobernuak. Hala ere, probak ez dituzte 2019ra arte egingo.

2015eko martxoko lan eskaintza publikoaren lanpostuak dira. Beranduen 2018ko apirilean deitu eta probak 2019ko ekainean egingo dituzte.

Irakasle izateko 73 plazak, B mailan eta funtzionario erregimenean, horrela banatzen dira: Haur Hezkuntzako 23 irakasle, horietatik 12 euskaraz eta 11 gazteleraz; eta 50 lanpostu Lehen Hezkuntzako irakasle, horietako 27 euskaraz eta 23 gazteleraz.

AFAPNAren helegitea

Foru-dekretua onartzeko bilera amaitu ondoren, neurria AFAPNAk aurkeztutako helegite baten ondorio dela gogorarazi du Maria Solana Hezkuntza kontseilariak. Euskarazko lanpostuak zergatik ez zituzten zehaztu galdetu zuen sindikatuak errekurtsoan.

Euskarazko lanpostuak ez-ezik, plaza guztiak zehaztu behar zirela ebatzi zuen auzitegiak, eta horixe egin dute foru-dekretuarekin, Solanak azaldu duenez. Lan eskaintza publikoak sortutako polemikaren aurrean, konponbidea goraipatu du kontseilariak, 73 lanpostuak bidean ez galtzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Lana Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Lan-eskaintzak gaur Irakasleen albisteak gaur