Ekonomia -

Lan-gatazka

ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte aldundietan eta udaletxeetan, otsailaren 28an

Milaka lanpostu suntsitu dituztela, kontratazio berriak behin-behinekoak direla eta hainbat zerbitzu pribatizatu egin dituztela salatu dute sindikatuek.

Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietan eta udaletxeetan datorren otsailaren 28an, besteak beste, “milaka enplegu suntsitu” dituztela eta aldi-baterako kontratazioen tasa oso altua (% 36koa) dela salatzeko.

Goizean, 11:00etatik 15:00etara izango dira lanuzteak; arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara. Horrez gain, manifestazioak egingo dituzte hiri eta herrietan.

Ekaitz Oyanguren eta Jokin Zubieta ELA eta LABeko ordezkariek agerraldia egin dute Donostian deialdiari buruzko xehetasunak emateko.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru aldundietan eta 251 udaletxetan 30.000 langile inguruk jarduten dute.

Sindikatuen esanetan, azken lau urteotan "milaka" lanpostu suntsitu dituzte, kontratazio berriak behin-behinekoak dira, zerbitzu ugari pribatizatu egin dituzte eta beharginek erosteko ahalmena galdu dute.

Gainera, erakunde horiek kudeatzen dituzten alderdiengatik inolako erantzunik jaso ez dutela salatu dute sindikatuek. Hori dela eta, protestak indartzea erabaki dute.

Sindikatuen aldarrikapen nagusiak hauek dira: pribatizazioak amaitzea, galdutako lanpostuak berrekuratzea, aldi-baterako kontratazioen tasa % 6ra murriztea eta lan-eskaintza publikorako deialdiak egitea, betiere komiteekin adostuta.

Era berean, negoziazio kolektiborako eskubidea eta galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba ELA LAB albisteak Lana berriak Ekonomia 2024 Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia