Ekonomia -

EAEko zerga sistema

'Opor fiskal txikiak' ere legez kanpokoak direla berretsi du Europak

Diru-laguntzak berreskuratu zituzten ebatzi beharko du orain Europar Batasuneko Justiziako Auzitegiak. Izan ere, EAEko Aldundiek baietz esan dute, baina Europako Batzordeak ukatu egin du.

'Opor fiskal txikiak' legez kanpokoak dira

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak legez kanpokotzat jo ditu 1996ko ''opor fiskal txikiak'' ere, merkatu bateratuarekin bateraezinak diren Estatu-laguntzak direla argudiatuta, eta, beraz, dirua berreskuratzea agindu du.

Horrenbestez, epaileek atzera bota dituzte EAEko Aldundien helegiteak, eta arrazoia eman dio Europako Batzordeari. Ondorioz, laguntzak jaso zituzten enpresek 500 milioi euro inguru itzuli egin beharko dituzte, Bruselaren kalkuluen arabera.

Euskal Aldundiek esan dute laguntzak berreskuratu egin zituztela, baina Europako Batzordeak ukatu egin du eta Espainiako Erresumari isuna jartzea eskatu dio Luxenburgori. Europar Batasuneko Auzitegiak laguntzak itzuli ziren edo ez ebatzi beharko du orain, baina Bizkaiko Aldundiak uste du bi urte inguru pasatuko direla epaia atera arte.

Isuna 40 milioi eurokoa izango litzateke gutxienez, baina handitu egingo litzateke laguntzak itzuli barik dauden egun bakoitzeko.

Laguntzak 90eko hamarkadan eman zizkieten enpresa berriei, lehen lau urteetan elkarteen gaineko zerga murriztuz eta 15 milioi euroko baino gehiagoko inbertsioei % 45eko kreditu fiskalak ezarriz.

EBko Auzitegiak iragan ekainaren 9an erabaki zuenez, ''opor fiskalak'' ere legez kanpokoak dira. Hala ere, eta Europako iturrien arabera, marko horren barruan emandako laguntza ia guztiak errekuperatu egin dituzte, Gipuzkoako konpainia bati emandakoak izan ezik.

Tribunalaren argudioak

Iragan maiatzaren 10ean Luxenburgon egindako ahozko saioan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek adierazitakoaren arabera, Batzordeak ez zien oraindik hartzeko zituzten neurrien legezkotasunaren inguruko zalantzarik helarazi. Alderantziz, "aldeko jarrera" agertu zuten.

Ostegun honetako epaian, Justizia Auzitegiak argudio hori aintzat ez hartzea erabaki du eta Batzordeak "1996 eta 2000 urteen artean ezer egin ez izana" ezin dela "laguntza horien onarpentzat hartu" adierazten du, batez ere "Batzordeari ez zitzaiolako laguntza horien zehaztasunen berri eman eta Espainiako agintariek ez zutelako inolako erraztasunik eman".

Bigarrenez, Europako Justizia Auzitegiaren iritziz, Lehen Auzialdiko Auzitegiak ez zuen bidezko prozesu bat izateko eskubidea urratu, ezta frogen praktikako prozesuko arauak ere.

Hirugarrenez, eta inbertsioen % 45eko kreditu fiskalei dagokienez, Batzordeak ez zuen proportzionaltasunaren printzipioa urratu Espainiako aginteak emandako laguntza guztiak berreskuratu behar zituela erabaki zuenean, eta ez bakarrik gehiengo limiteak gainditzen zituzten eskualdeetako laguntzak.

Honen harian, Justizia Auzitegiak azpimarratu egin du diputazioek ez ziotela esan hainbat laguntza Europako merkatuarekin bat zetozela, batez ere Euskal Erkidegoan ezarritako eskualdeentzako gehiengo limiteak errespetatzen zituztelako eta laguntza horiei eskatutako baldintza guztiak betetzeagatik.

Azkenik, Justizia Auzitegiaren arabera, prozeduren iraupen luzeak errespetatu egiten ditu segurtasun juridikoa eta administrazio zuzenaren printzipioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea