Ekonomia -

Lan-istripua Nafarroan

Behargin bat oso larri zauritu da Tafallan, AHTko eraikuntza lanetan aldamio batetik erorita

Langilea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Ezbeharra 9:30ak aldera gertatu da NA-132 errepidearen ondoan.

Nafarroako Gobernuaren helikopteroa, istripuaren tokian. Argazkia: Foruzaingoa
Nafarroako Gobernuaren helikopteroa, istripuaren tokian. Argazkia: Foruzaingoa
Nafarroako Gobernuaren helikopteroa, istripuaren tokian. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat oso larri zauritu da AHTko eraikuntza lanetan gertatutako istripuan, Tafallan (Nafarroa).

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra 9:30ak aldera gertatu da NA-132 errepidearen alboan. Behargina aldamio batetik erori da.

Langilea oso larri zauritu da, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute.

Tafallako eta Iruñeko foruzainak bertaratu dira, eta Tafallako Polizia Judiziala gertatutakoa ikertzen ari da.

Era berean, suhiltzaileak, medikuak eta Nafarroako Gobernuaren helikopteroa bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Abiadura Handiko Trena Foruzaingoa Suhiltzaileak