Ekonomia -

BIZKAIA

Pintaketak eta kalteak egin dituzte Bizkaiko hainbat anbulantziatan

Erasoak ostiral goizaldean gertatu dira, osasun garraioaren zerbitzua eskaintzen duen enpresak Zallan, Muskizen, Getxon, San Inazion (Bilbo) eta Barakaldon dituen aparkalekuetan.

Kaltetutako anbulantzia bat. Argazkia: Osasun Saila
Kaltetutako anbulantzia bat
Kaltetutako anbulantzia bat. Argazkia: Osasun Saila

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun garraioaren zerbitzuko hainbat anbulantziari gurpilak zulatu eta pintaketak egin dizkiete, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak salatu duenez.

Kalteak kalte, kontratatutako enpresak zerbitzua eskaini ahal izan du. Segurtasun Sailaren hitzetan, gisa horretako ekintzak "onartezinak" dira, "pertsona gaixoei eta zaurgarriei funtsezko zerbitzua ematea zailtzeko egin baitira". 

Erasoak ostiral goizaldean gertatu dira, osasun garraioaren zerbitzua eskaintzen duen enpresak Zallan, Muskizen, Getxon, San Inazion (Bilbo) eta Barakaldon dituen aparkalekuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilbo albisteak Getxo albisteak Bizkaia Barakaldo Eusko Jaurlaritza berriak Muskiz bideoak Ekonomia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zalla Azken ordukoa Enkarterriri buruz