Ekonomia -

Lehen sektorearen protestak

Zer eragin izango dute trafikoan baserritarren mobilizazioek astelehen honetan Gipuzkoan?

Nekazari eta abeltzainen ibilgailuen ilarak espero dira 07:00etatik aurrera Andoain eta Donostia artean. Sektorearen egoeragatik egingo dute protesta.

Protesta Iruñean. Argazkia: EITB
Protesta Iruñean. Argazkia: EITB
Protesta Iruñean. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako baserritar talde batek (siglarik gabe eta sindikatuekin adostu gabe) mobilizatzeko deia egin du astelehenerako, "lehen sektore duin baten alde". Euskal Herriko gainerako lurraldeetan egin den moduan, Gipuzkoan ere errepideak hartuko dituzte.

Hala, Andoainen (Petromiralles-Mercadona) elkartuko dira 07:00etan, 09:00etan Lasarte-Oriatik (Mercadona-Urbil) eta 11:45ean Donostiako Bulevardetik igaro ostean, eguerdian Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzara iristeko.

Hala, ibilgailu ilarak eta zirkulazio arazoak espero dira Andoaindik abiatuko den mobilizazioaren ibilbidean, Donostiako norantzan (N-1ean Andoain eta Urbil merkataritza zentroaren artean, eta handik Donostiako Boulevardera arte).

EHNEk eta ENBAk azaldu dutenez, deialdia errespetatzen dute, jakin badakitelako parte-hartzaileen artean badirela euren afiliatuak ere, baina ez dute sindikatu bezala bat egingo mobilizazio horrekin, eta martxoaren 1ean abiatuko dute euren protesta egutegia. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Zarautz Ekonomia Eguneko albisteak Lasarte-Oria Andoain Albisteak Manifestazioak gaur Nekazaritza Lan gatazkak azken ordukoa Abeltzaintza Gipuzkoako Foru Aldundia