Gizartea -

Hondakinen kudeaketa

Zumaia, hondakinak kontrolatzeko txartel digitalaren alde

Atez atekoaren inguruan Legazpin egin zuten galdeketaren emaitzak hausnarketarako bide eman die Gipuzkoako beste udalerri batzuri, eta Elgetan ere kontsulta egingo dutela iragarri dute.

Atez atekoa
Atez atekoa
Atez atekoa baztertu, eta beste sistemak aztertzen dabiltza Zumaian

1:19

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atez ateko zabor bilketaren inguruan Legazpin egindako galdeketak hautsak harrotu ditu, eta herri kontsultaren emaitzak eragina izan du Gipuzkoako beste herri batzuetan.

Ala, galdeketak hausnarketarako bide eman die Gipuzkoako beste udalerri batzuri, eta zaborraren gaikako bilketaren inguruan aukera ezberdinak jarri dituzte mahai gainean hainbat herrik: Elgetan ere kontsulta egingo dutela iragarri dute; Zumaian, momentuz, txipa duen txartela erabiltzea proposatu dute, eta Lezok astelehenean ekingo dio atez atekoari.

Galdeketa gehiago

Legazpiko emaitzen ondoren, Elgetan ere kontsulta egitea erabaki dute, alderdi guztien adostasunarekin, eta herritarrei zein eredu duten nahiago galdetuko diete.

Gipuzkoako sozialistek bosgarren edukiontziaren alde daudela argi utzi dute, eta ez zaie egokia iruditzen soka gehiago tenkatzea galdeketak eginez. Elkarbizitza bera ere arriskuan ikusten dute sozialistek kontsulta hauekin.

Erdibideko eredua

Zumaian, momentuz, atez atekoa baztertu dute. 7.000 biztanle dituen udalerria da, eta 4.000 sinaduratik gora jaso dituzte atez atekoaren aurka.

Ondorioz, alderdi guztiak bildu ziren bart udaletxean, hondakinen kudeaketaren inguruko mahaian, eta erdibideko eredua aztertzea erabaki dute. Ez atez atekoa, ezta bosgarren edukiontzia ere: Zaborra botatzen den ontzian txipa duen txartel elektronikoa erabiltzea proposatu du Zumaiak. Hala, gaika bilduko dituzte hondakinak, baina edukiontzira botatzen dena kontrolatuz.

Atez atekoa Lezon, astelehenetik aurrera

Lezon astelehenean hasiko dira atez ateko bilketarekin eta dena prest dute herrian, Udalak ohar batean bidez jakitera eman duenez.

Herritarren % 95ek dagoeneko jaso dituzte atez ateko bilketa egiteko doako materiala, eta Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak azpimarratu duenez, banaketa ''benetan arrakastatsua'' ari da izaten. ''Benetan aipagarria da herritarrek erakutsi duten errespetua eta erantzukizuna'', gaineratu du.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Zumaia bideoak Albisteak Legazpi albisteak Ekologia azken ordukoa Birziklatzea Euskadin