Gizartea -

Zen4 gimnasioko krimenak

Shaolin faltsuaren biktima gehiagoren zantzurik ez dute topatu

Astebeteko miaketa sakonen ostean Ertzaintzak "ez du biktima gehiagoren zantzurik" topatu. Ertzainek Bilboko Maximo Aguirre kaleko gimnasioa, etxebizitza eta autoa miatu dituzte.

Ertzainak Zen4 gimnasioan. Artxiboko irudia: EFE
Ertzainak Zen4 gimnasioan. Artxiboko irudia: EFE
Ertzainak Zen4 gimnasioan. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Aguilar shaolin faltsuak hildako biktima gehiagoren zantzurik ez dute aurkitu Ertzaintzako ikertzaileek momentuz.

Astebeteko miaketa sakonen ostean Ertzaintzak "ez du biktima gehiagoren zantzurik" topatu. Ertzainek Bilboko Maximo Aguirre kaleko gimnasioa, etxebizitza eta autoa miatu dituzte, baina ez dute froga esanguratsurik aurkitu.

Hala ere, bideoak, argazkiak, hondakin organikoak eta gainerako dokumentazioa aztertzen jarraitzen du Ertzaintzak, Aguilarren ibilbidea argitzeko.

Ertzainzaren ikastaroak

Juan Carlos Aguilar shaolin faltsuak Ertzaintzaren hezkuntza ikastaroetan parte hartu ez duela adierazi du Segurtasun Sailak. Bilboko bi emakumeen ustezko hiltzaileak "printzipioz, ez du kolaboratu", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.

Iraganean egindako ikastaroak "berriro sakon aztertuko" dituztela azaldu dute Ertzaintzako iturriek, baina "printzipioz, pertsona horrek ez du Arkauterekin inongo loturarik".

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak zenbait galdera aurkeztu ditu Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuarentzako. Ertzaintzak shaolin faltsuarekin izandako harremanak argitu nahi ditu legebiltzarkideak.

Maureen Ada Otuyaren eta Jenny Sofia Rebolloren ustezko hiltzaileak Ertzaintzari "hezkuntza eta aholkularitza teknikoa" eman ziola argudiatu du Arzuagak aurkeztutako galderetan.

Shaolin faltsuak iraganean Ertzaintzarekin "pintzipioz" harremanik izan ez duela baieztatu du Segurtasun Sailak. Hala ere, iraganean egindako ikastaroak "sakonago aztertuko" dituzte Legebiltzarrean behar bezala erantzuteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea