Gizartea -

Bi emakume erail zituen

Txostenen arabera, shaolin faltsuak ez du tratamendurik behar

Juan Carlos Aguilarrek behin eta berriz dio tumorearen eraginez egin zuela egindakoa. Baina akusazioak kosta ala kosta frogatu nahi du inork ez dituela bi pertsona erailtzen buruko tumore batengatik.

Bilboko shaolin faltsuak ez du tratamendurik behar ustez buruan duen tumorea dela eta.
Bilboko shaolin faltsuak ez du tratamendurik behar ustez buruan duen tumorea dela eta.
Bilboko shaolin faltsua

1:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko shaolin faltsuaren auzian ireki berri duten sumarioaren mediku txostenetan agertzen denez, Juan Carlos Aguilarrek ez du tratamendurik behar ustez buruan duen tumorea dela eta, EITBk jakin ahal izan duenaren arabera.

Atxilotuak, ordea, behin eta berriz esan du tumorearen eraginez egin zuela egindakoa. Haren hitzetan, ez zuen bere borondatez egin, eta kontrolatu ezin izan zuen amorru krisi batek bultzatuta hil zituela ziurtatu du.

Horixe izango da epaiketaren gakoa. Defentsak zigorra murrizteko ahaleginak egingo ditu, Ada Otuya eta Jenny Rebollo nahita hil ez zituela esanez. Akusazioak, berriz, kosta ahala kosta frogatu nahi du inork ez dituela bi pertsona hiltzen buruko tumore bat izatearen ondorioz.

Auzitegiko mediku batek ziurtatu beharko du buruko tumoreak zerikusirik izan duen ala ez. Gainera, atxilotuak kartzelan izan dituen elkarrizketak eskatu ditu epaileak, eta Aguilarri berari ordenagailuetako pasahitzak zein diren esateko eskatu dio. Horiek eta beste kontu batzuk direla medio, instrukzioa luzatu egingo da, eta, gutxienez, urtebete itxaron beharko da epaiketa egiteko.

Bitartean, shaolin faltsuak Justiziarekin kolaboratu gabe jarraitzen du, eta ez du parte hartzen psikologoen azterketetan. Gainera, hilabete eta erdian, dagoeneko hiru aldiz aldatu behar izan dute kartzelaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea