Gizartea -

Osoko bilkuran

Frackinga debekatzeko legea onartu du Nafarroako Parlamentuak

Gehigarri kimikodun ur bolumen handiak injektatuz eskisto-gasa edo gas ez-konbentzionala ateratzean datza teknika hori.

Frackinga debekatzea erabaki du Nafarroako Parlamentuak. EITB.
Frackinga debekatzea erabaki du Nafarroako Parlamentuak. EITB.
Frackinga debekatzea erabaki du Nafarroako Parlamentuak. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak haustura hidrauliko edo frackinga lurzorutik gas ez-konbentzionala ateratzeko teknika debekatzeko foru legea onartu du gaur. UPNk eta PPNk kontrako botoa eman dute, baina ezin izan dute ekimena bertan behera utzi.Legea PSNk bultzatu du, eta Nafarroako Foru Erkidego osoan frackinga debekatzea aurreikusten du. Gehigarri kimikodun ur bolumen handiak injektatuz eskisto-gasa edo gas ez-konbentzionala ateratzean datza teknika hori.Onartutako legearen arabera, teknika hori erabiltzen duenak "hirigintza arauak" urratuko ditu. Dagoeneko esleituta edo bideratuta dauden baimenei ere eragingo die. Legea bihar bertan sartuko da indarrean.Teknika honek "osasun eta ingurumen aldetik" zalantzak agertzen dituela aipatzen dute lege egitasmoaren idatzian, eta gizartean ezinegona zabaldu duela eta nekazaritzarako eta turismorako arriskutsua izan litekeela.Errioxak eta Kantabriak ere frackinga debekatzeko legeak onartu dituzte dagoeneko.Bestalde, Espainiako Gobernuak ere teknika hori kontrolatzeko beste lege egitasmo bat bideratu du Gorteetan. Frackinga erabiltzen den kasu guztietan, ingurumenean duen eragina ebaluatu beharko da, eta, horretarako, prozesuak erraztu eta epeak murriztuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Frackinga albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Parlamentua Gas naturalari buruzko albisteak