Gizartea -

Auziak zabalik jarraitzen du

Justizia eskatu dute Madrid Arenako ezbeharrean hildakoen omenaldian

'12 hilabete, bost hildako, erantzulerik ez. Madrid Arena Justizia orain' lelopean, ehunka lagunek hildakoen omenezko bijilia bat egin dute eta, bide batez, justizia eskatu.

Ehunka lagun bildu da bijilian. Irudia: EFE
Ehunka lagun bildu da bijilian. Irudia: EFE
Ehunka lagun bildu da bijilian. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek bat egin dute Madrid Arena udal-pabiloiaren atarian orain urtebete berton hil ziren bost gazteak omentzeko, eta justizia (epaiketak zabalik jarraitzen du) eta berriro halakorik ez gertatzea eskatzeko.

Isabel de la Fuente Cristina Arceren amak deitutako bijilia batean, '12 hilabete, bost hildako, erantzulerik ez. Madrid Arena Justizia orain' lelopean, bost hildakoen senideak eta lagunak elkartu dira, horietako askok argisari bat eta lore bat eskuan zutela, De la Fuentek eskatu zuen moduan.

Bost argi-kanoiren bidez zerua argiztatu dute, Maria Teresa, Rocio, Katia, Cristina eta Belen, 17 eta 20 urte artekoak, hildakoen omenez.

"Bost izarrek kilometrok askoren oroitzapenak argiztatzen dituzte. Jarraitu distiratzen, printzesak. Zuen irria, gure kontsolamendua", ikus zitekeen pabiloiaren atarian jarritako pankarta batean.

Critinaren amak egindako hitzaldian esan duenez, "hemen, orain dela urtebete, batzuen zekenkeriaren eta beste batzuen nagikeriaren erruz hil ziren bost pertsonentzat justizia eskatzeko etorri gara".

"Justizia, jai batez disfrutatzera etorri eta nagikeriagatik, diruagatik eta mesedeengatik zapalduta hil ziren bostentzat", gaineratu du.

Norbaitek sinestarazi nahi badigu saihestu ezinezko istripu bat izan zela, oker dago", baieztatu duenez.

Bijilia osteguneko 23:00etan hasi eta 02:00etan bukatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea