Gizartea -

Egitasmoa

Googleren gidaririk gabeko autoak kalean dabiltza dagoeneko

Googleren 24 Lexus RX450h sentsoredun Mountain View hiriko kaleetatik dabiltza, enpresa erraldoiak egoitza nagusia duen hiriko kaleetan barrena, hain zuzen.

Googlen gidaririk gabeko autoa. Argazkia: Google
Googlen gidaririk gabeko autoa. Argazkia: Google
Googlen gidaririk gabeko autoa. Argazkia: Google

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google konpainiak gidaririk gabe dabilen auto bat egiteko proiektua garatzen jarraitzen du. Kaliforniako enpresatik azaldu dutenez, azken urtean ibilgailu horren hainbat modelo Mountain View hiriko kaleetatik ibili dira, eta, konpainiaren arabera, hiri bateko kaleetatik ibiltzea autobide batetik egitea baino askoz ere zailagoa da.

"Hiri batean milia bat egitea askoz zailagoa da autobidetik egitea baino, milaka objektu baitaude inguruan mugimenduan, eta espazio txiki batean arau ezberdinak baitaude", azaldu du Chris Urmson proiektuaren arduradunak Googleren blogean.

Horren esanetan, Googleren 24 Lexus RX450h sentsoredun dabiltza Mountain Vieweko (Kalifornia, AEB) errepideetatik, teknologia alorreko enpresa erraldoiak egoitza nagusi duen hiriko kaleetatik, hain zuzen

"Softwarea hobetu dugu ehunka objektu (oinezkoak, autobusak, 'Stop' seinal bat, txirrindulari bat eta abar) aldi berean antzemateko", azaldu du Urmsonek. Gizakiak ez bezala, gidaririk gabeko autoak "gauza horiei guztiei erreparatu ahal die, nekatu gabe eta arreta galdu gabe".

2009an hasi ziren gidaririk gabe dabilen autoa egiten, eta epe luzerako lanean ari dira, baina Lexus horiek 700.000 mila (1.126.000 km) egin dituzte ordutik, autobide eta errepide arruntetan gehienbat.

Auto horiek ez ditu gizaki batek gidatu, baina pilotuaren eserlekuaren alboan pertsona bat izan dute, kopilotuaren aldean, edozein unetan autoaren bolantea hartzeko prest, badaezpada.

Googleren arabera, gidaririk gabeko autoek ez dute istripurik izan, modu automatikoan gidatzen ari ziren bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste teknologikoak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Google albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Automobilgintzari buruzko albisteak