Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean sexu-gehiegikeriengatik

Kaleko arroparekin zihoan agente baten gainera joan zen eta ukituak egin zizkion. Atxilotu ostean, libre geratu da, baina karguak egotzita.

Aurtengo sanferminak. Argazkia: Lontzo Sainz
Aurtengo sanferminak.
Aurtengo sanferminak. Argazkia: Lontzo Sainz

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean Iruñean emakumezkoei sexu-gehiegikeriak egitea leporatuta.

Kaleko arroparekin jantzita zihoazen agente batzuk atzeman zuten gizonezkoa San Nikolas kalean, sanferminetan jende-andana zegoela aprobetxatuz oinez zihoazen emakumeei ukituak egiten zizkiela ohartu zirenean.

Gizonezkoa identifikatzera zihoazenean, ustezko erasotzailea agenteetako baten gainera joan zen eta ukituak egin zizkion. Hala, gizonezkoa, atzerritarra, atxilotuta eraman zuten.

Epailearen esku utzi ostean, libre geratu da, baina karguak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
San Fermin jaiak