Gizartea -

Ebola

EBko eta MOEko adituek ebolaren transmisio kasua aztertu dute gaur

Europar Batasuneko eta Munduko Osasun Erakundeko adituak bideokonferentziaz batzartu dira gaur goizean.

Kazetariak Carlos III ospitalearen sarreran. Argazkia: EFE
Kazetariak Carlos III ospitalearen sarreran. Argazkia: EFE
Ebolaz kutsatutako emakumearen bizitza ez omen dago arriskuan

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Osasun Segurtasuneko Batzordeak (28 estatu kideetako eta Munduko Osasun Erakundeko -MOE- adituak biltzen ditu) bilera egin du gaur goizean, bideokonferentziaz, ebola duen erizain espainiarraren kasua aztertzeko. Afrikatik kanpo jazotako lehen transmisioa izan da, baina Bruselak ez du uste birusa Europatik hedatuko denik.

"Guretzat eta Espainiarentzat zer gertatu den jakitea da lehentasuna", azaldu du Frederic Vincent Europar Batasuneko Osasun bozeramaileak.

Horren esanetan, Carlos III.a ospitaleak (erizainak bertan egiten zuen lan) transmisioa galarazteko neurri zorrotzak bete behar izan zituen. "Lehen ondorioen zain gaude orain", gaineratu du.

Osasun Segurtasuneko Batzordeak ebolari buruzko informazioak nola kudeatu ere aztertu dute. Izan ere, herritarren artean "alarmismoa" saihestu nahi dute.

Batzordea ostiralero biltzen da, bideokonferentziaz, baina asteon aurreratu egin dute hitzordua, ebolaren transmisio kasua dela eta.

Ana Matok agerraldia egingo du Kongresuan

Bestalde, Ana Mato Espainiako Gobernuko Osasun ministroak Diputatuen Kongresuan ebolari buruzko agerraldia egitea onartu du.

Oposizio osoak azalpenak eskatu dizkio, eta baita dimisioa emateko ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 EB Europako herrialdei buruzko albisteak Espainia bideoak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur MOE albisteak gaur