Gizartea -

Txostena

Ebolaren gaineko formazioa ez dela nahikoa izan salatu dute erizainek

Erizainen Kontseilu Nagusiak salatu duenez, protokoloak eta trebakuntza ez dira egoerak eskatzen zuen mailan egon, eta zenbait lege urratu dituzte.

Maximo Gonzalez, Espainiako Erizainen Kontseilu Nagusia, prentsaurrekoan. Irudia: EFE
Maximo Gonzalez, Espainiako Erizainen Kontseilu Nagusia, prentsaurrekoan. Irudia: EFE
Maximo Gonzalez, Espainiako Erizainen Kontseilu Nagusia, prentsaurrekoan. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erizainen Kontseilu Nagusiak ebolak kutsatutako gaixoei Espainian emandako tratuaren inguruko txostena aurkeztu du. Bertan ondorioztatu dutenez, protokoloak, formazioa eta arlo horretako langileen trebakuntza ez dira egoerak eskatzen zuen mailan egon, eta zenbait lege urratu dituzte.

Maximo Gonzalez presidenteak profesionalak hezterakoan izandako gabeziak salatu ditu prentsaurrekoan, “ez baita nahikoa egin kutsadura izateko arriskua murrizteko”.

Teresa Romeroren kasuan, penagarritzat jo du “ezingo dela jakin zer gertatu zen, tartean arrisku-faktore asko izan direlako”.

Gonzalezen esanetan, bildutako informazio guztia Fiskaltzari eman dio “egia argitzeko”, horien ustez, erantzukizunak eskatu behar baitira zenbait alorretan: zigor arloan, lan arloan eta zibilean.

Horren arabera, autonomia erkidegoen egitekoa da profesionalak heztea eta legeak betetzea, eta, Madrilgo kasuan, bertako Osasun kontseilariari berehala dimititzeko eskatu dio, Romerok “gezurra” esan zuela esateagatik. “Ganorazko herrialde batean ez luke kontseilari izaten jarraituko”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ebola bideoak Erizaintza