Gizartea -

Frackinga Euskadin

Frackinga debekatzeko herri-ekimena Legebiltzarrean eztabaidatuko dute

Hala ere, talde batzuek euren zalantza agertu dute, frackingaren inguruan erabakitzeko eskumena Espainiako Gobernuarena baita.

Fracking Europa
Fracking Europa
Frackinga debekatzeko proposamena Legebiltzarrean eztabaidatuko da

1:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko talde guztiek baiezkoa eman diote EAEn frakinga debekatzea eskatzen duen herri-ekimen legegilea eztabaidatzeari. Hala ere, talde batzuek euren zalantza agertu dute, frackingaren inguruan erabakitzeko eskumena Espainiako Gobernuarena baita.

Legebiltzarrean eztabaidatzearen alde agertu dira EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPyD, eta gaurko saioan aldeko botoa eman diote herri-ekimena aztertzeari. Hortaz, dagokion lantaldean egingo dute frackingaren inguruko debatea.

Jaurlaritzak dagoeneko esan du ez duela oztopatuko herri-ekimen legegileak frakingaren inguruan eskatzen duen eztabaida, baina arlo hori arautzeko ardura Estatuari dagokiola ohartarazi du.

Erkorekak azaldu zuenez, "komeni da Eusko Legebiltzarrak herri-ekimenaren edukia aztertzea eta eztabaidari heltzea, kontu honek eztabaida sozial handia sortu duelako".

Horretan sakonduz, Mari Carmen Lopez de Ocariz popularrak gogoratu du eskumena Estatuarena dela. Aitor Telleria jeltzaleak, berriz, “ingurumena eta osasuna” babestuko dituen “adostasun errealista” baten alde lan egitea proposatu du.

Auzitegi Konstituzionalak Kantabria eta Errioxako Parlamentuek onartu zituzten legeak baliogabetu ditu dagoeneko. Bai Kantabriak bai Errioxak frackinga debekatzea adostu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE Gizartea bideoak Frackinga bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Gas naturalari buruzko albisteak