Gizartea -

Pizgarrien plana

'Fracking' zundaketak bultzatuko ditu Espainiako Gobernuak

Autonomia erkidegoei, udalei eta lurren jabeei zuzenduta egongo dira pizgarri ekonomikoak.

Fracking EITB
Fracking EITB
Fracking EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak petrolio-zundaketak egiteko, baita “fracking”a ere, pizgarri ekonomikoak iragarri ditu. Autonomia erkidegoei, udalei eta lurren jabeei zuzenduta egongo dira pizgarri horiek.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidente ordeak prentsaurrekoan esan duenez, “zergekin lotutako neurriak eta zergekin lotuta ez dauden neurriak jasotzen ditu planak”. “Planaren helburua da hidrokarburoen ustiapenaren ondorioz lotutako onurak banatzea”, adierazi du.

Bi neurri jasotzen ditu gaur iragarri duten aldaketak.

Lehenik, hidrokarburoen ustiapenarekin lotutako zerga ezarriko da eta lurraren erabilerarengatik ordaindu beharreko kanona handituko da. Era berean, horietatik lortzen diren diru-sarreren zati bat zundaketak egiten eri diren udal edo autonomia erkidegora zuzentzea bultzatuko da.

Bestalde, zundaketak egiten diren lurren jabeentzako ordaina zehazten da. Hidrokarburoen urteko ekoizpenaren balioaren %1 litzateke hori.

Aldaketa honen arrazoi nagusia ondorengoa da. Petrolio ustiapenak eragindako onura ekonomikoaren banaketa aldatzea, onura horiek zundaketa egiten den lurraldera gehiago gerturatzeko. Modu horretan, ustiapena egin ahal izateko emandako baimenek hainbat ingurutan sortutako errefusa leundu nahi da.

Bost autonomia erkidegok frackingaren aurkako legeak dituzte. Ondorengoak dira horiek: Errioxa, Nafarroa, Katalunia, Kantabria eta Andaluzia. Auzitegi Konstituzionalak, ordea, Kantabriako eta Errioxako arauak atzera bota ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gas naturala Frackinga