Gizartea -

Atentatua Parisen

Komunikabideetako lau marrazkilari ospetsu galdu ditu Frantziak

‘Charb’, ‘Cabu’, ‘Tignous’ eta Wolinski marrazkilariak hil dituzte ‘Charlie Hebdo’ astekariaren aurkako erasoan. Gainera, beste zortzi lagun hil dituzte atentatuan.

Stephane Charbonnier 'Charb' 'Charlie Hebdo' astekariko zuzendaria. Argazkia: EFE
Stephane Charbonnier 'Charb'  'Charlie Hebdo' astekariko zuzendaria. Argazkia: EFE
Stephane Charbonnier 'Charb' 'Charlie Hebdo' astekariko zuzendaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kazetaritzako lau figura bikain galdu ditu Frantziak gaur: Charb, Cabu, Tignous eta Wolinski marrazkilariak. Charlie Hebdo astekariaren aurkako erasoan hil dituzte, Parisen. Atentatuan beste zortzi pertsona akabatu dituzte.

Guztira, 12 lagun hil dituzte gaur, astekariaren aurkako erasoan, horietako zortzi kazetariak ziren, bi polizia, astekariaren egoitza bisitatzen ari zen pertsona bat eta eraikinaren kanpoaldean tirokatu duten emakume bat. Gainera, erasoan beste 20 pertsona zauritu dituzte, horietako lau egoera kritikoan daude.

Charb

Stephane Charbonnier Charb astekariaren zuzendariak arriskuan zegoela bazekien, baina atzera egingo ez zuela adierazi zuen. Horrela, ?belauniko bizi baino zutunik hiltzea? nahiago zuela esan zuen duela bi urte Le Monde egunkarian.

Charb Conflans-Sainte-Honorinen, Pariseko ipar-mendebaldean, jaio zen, 1971n. 2011z geroztik bizkartzainak zituen; izan ere, astekariko egoitzari su eman zioten Mahomaren karikaturak argitaratu eta gero.

Charlie Hebdo marrazkilariak efe

'Charb', 'Cabu', 'Tignous' eta Wolinski marrazkilariak. Argazkia: EFE

Cabu

Jean Cabut Cabu marrazkilari oso ospetsua da Frantzian eta Charlie Hebdo-ren kolaboratzailea zen, 1970ean sortu zutenetik. 2006an islamiar erradikalak asaldatu zituen hiru komikietako bat egin zuen Cabu-k.

Chalon-sur-Marnen jaio zen eta 16 urte zituela lehen marrazkiak argitaratu zituen. Ondoren, bi urte igaro zituen Aljeriako gerran eta 1960an Frantziara itzuli zen. Hara-Kiri-n eta Pilote-n lan egin zuen.

Cabu marrazkilaria efe

Jean Cabut, Cabu (ezk). Argazkia: EFE

Wolinski

George Wolinski duela 81 urte jaio zen Tunisian. Alderdi Komunistaren jarraitzailea zen, baina sekula ez da militantea izan. Horrela, L'Humanite argitalpen komunistaren ohiko marrazkilaria zen. Hara-Kiri aldizkari zein astekariaren kolaboratzailea izan zen.

Wolinski marrazkilaria Charlie Hebdo efe

Georges Wolinski. Foto: EFE

Tignous

Azkenik, Bernard Verlhac, Tignous, Parisen jaio zen, 1957an. Marianne, L'Echo des Savanes eta Fluide glacial komunikabideekin kolaboratzen zuen.

Tignous marrazkilaria Charlie Hebdo efe

Bernard Verlhac, 'Tignous'. Argazkia: EFE

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken albisteak Frantzia berriak Atentatuak albisteak