Gizartea -

Bideo birala

Mapak 'gezurretan' ari al dira?

Herrialdeek benetan duten tamaina azalarazi du bideo batek. Izan ere, Afrika, Antartika eta Madagaskar, esaterako, mapetan ez dira benetan diren bezala erakusten.

Groenlandia Afrika bezain handia al da?. Argazkia: BuzzFeedBlue (Youtube)
Groenlandia Afrika bezain handia al da?. Argazkia: BuzzFeedBlue (Youtube)

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundua ez da mapetan erakusten duten bezalakoa, ezta pentsatu ere. Hala azalarazi du AEBn biral bilakatu den bideo honek (milioi bat eta erdi erreprodukzio, 10 egunetan):

 

BuzzFeedBlue kanalak erabilitako argudioa logikoa da oso: mundua esfera bat da eta, beraz, zaila da erabat laua den mapa batean erakustea. Horrenbestez, mapek herrialdeen benetako itxura aldatzen dute.

Hori horrela dela erakusteko, hainbat herrialde alderatzen ditu bideoak: Errusia eta AEB, eta AEB eta Kanada, esaterako. Aldaketa nabarmenenak, ordea, Erresuma Batua eta Madagaskar alderatzean ikus daitezke. Mapetan duten tamainak erkatuta, biek antzeko hedadura dutela ematen du, baina izatez, Afrikako uhartea Erresuma Batua halako bi da (600.000 km2 vs 240.000 km2).

Harritzekoa ere Groenlandia eta Afrika konparatzean gertatzen dena. Antzekoak dirudite parean ipinita, baina hedadurari erreparatzen badiogu, sorpresa hartuko du batek baino gehiagok: Afrikak 30 milioi kilometro koadro ditu, eta uharteak, bi milioi. Kontinente 'beltza', beraz, 14 aldiz handiagoa da, baina mapetan tamaina berekoak balira moduan erakusten dira.

"Eta zer da behealdean marraztutako eremu handi hori?", galdetzen du BuzzFeedBluek. Antartika da, eta Afrika baino zabalagoa dirudien arren, Afrika baino txikiagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak